'Betaurreko Moreekin' zikloa abiatuko da gaur Donostian

'Betaurreko Moreekin' zikloa abiatuko da gaur Donostian Zinema, historia, bidaiak eta artea begirada feministatik aztertuko dituzte San Telmo museoan antolatutako lau hitzaldietan. Gaur, 19:00etan,Pilar Aguilar zinemaren inguruan arituko da eta saioa sarean jarraitu ahal izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/betaurreko-moreekin-zikloa-abiatuko-da-gaur-donostian/@@download/image/pantailazoa albisteako.png
2021/09/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Zinema, historia, bidaiak eta artea begirada feministatik aztertuko dituzte San Telmo museoan antolatutako lau hitzaldietan. Gaur, 19:00etan,Pilar Aguilar zinemaren inguruan arituko da eta saioa sarean jarraitu ahal izango da.
'Betaurreko Moreekin' zikloa abiatuko da gaur Donostian

San Telmo Museoak Betaurreko Moreekin zikloa antolatu du Clásicas y Modernas elkartearen lankidetzarekin. Laura Freixasek zuzendutako zikloaren helburua ondareari buruzko irakurketa eta diskurtsoak begirada feministatik aztertzea izango da, batez ere ikuspegi maskulinotik erakutsi ohi direnak; emakumeen esperientziak, bizipenak eta ezagutzak baztertuz eta ikusezintasunera eramanez, jakintza eta diziplina ezberdinetan zeresan handia duten emakumeen ikuspegia azaleratzea. Antolatzaileen hitzetan, "betaurreko moreak jantzi eta mundua beste era batera begiratzeak ikuspegi justuagoa, errealistagoa eta, beraz, inklusiboagoa eskainiko digu". 

Lau saio izango dira guztira, Laura Freixasek gidatuak, eta betaurreko moreekin aztertuko dituzte zinema, historia, bidaiak eta artea. Hauek izango dira hitzorduak: gaur Pilar Aguilar Carrascoren El cine con gafas violetas. Mirar lo que vemos: deber feminista; irailaren 30ean Ana Lopez Navajasen La historia con gafas violetas; urriaren 6an Pilar Rubio Remiroren El viaje con gafas violetas; eta, azkenik, 2022ko otsailaren 22an, Marian Lopez Caoren Museos con gafas violetas. Saio guztiak 19:00etan izango dira, gaztelaniaz.

Sarrera doakoa izango dute, baina hitzaldiak aurrez aurre jarraitzeko lekua aurrez erreserbatu beharko da webgunearen bidez. Gainera, saioak zuzenean emango dira museoaren webgunean.