Betagarriri agur Hatortxurocken

Betagarriri agur Hatortxurocken Gasteiztarrek azken kontzertua eskainiko dute Hatortxu Rock jaialdian, hilaren 28an. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/betagarriri-agur-hatortxurocken/@@download/image/Captura de pantalla 2017-07-13 a las 16.17.29.png
2017/07/13
berria
Gasteiztarrek azken kontzertua eskainiko dute Hatortxu Rock jaialdian, hilaren 28an.
Betagarriri agur Hatortxurocken

Hilaren 28an, astebete barru, eztanda egingo du Hatortxu Rock jaialdiak, eta bertan, ibilbideko azken kontzertua eskainiko du Gasteizko Betagarri taldeak. Duela 24 urte hasi zuen ibilbide musikala Betagarrik, eta jaialdiaren antolatzaileei bidalitako mezuarekin, amaiera polita eskainiko dute:

"Laster HTX 20 ospatuko da, eta bertan, hilabete askoren ostean, berriz elkar ikusteko aukera izango dugu. Lakuntzakoa Betagarriren azken kontzertua izango dela iragarri nahi dizuegu, eta aldi berean, gure alboan hainbeste urtetan egoteagatik eskerrak emateko profitatu. Beraz, disfrutatu topera HTX 20 eta beti arte!"