Betagarri: Herri honek arnasa hartu behar du

Badator erritmoa. Ska, rock eta reagge-z jositako kantuak bildu ditu Betagarrik "Arnasa hartu" azken diskoan. Seigarren disko hau urtetako lanaren eta eskarmentuaren isla da, eta bertan, taldeak heldutasun puntua lortu omen du. Arnasa hartu ezinik utziko zaituzte arabarrek. Iñaki Ortiz de Villalba taldeko abeslariarekin aritu gara solasean.
Seigarren lana kaleratu berri duzue. Nola definituko zenuke?
Freskoa da. Orain arte egindako guztiak laburbiltzen dituen lana dela esango nuke. Betagarriren zigilua duen arren, berria da. Izan ere, dagoeneko bandaren soinua definitu dugu nolabait, ez bakarrik disko honetan, baita zuzeneko emanaldietan ere. Eta disko honetan heldutasun puntu bat antzematen da. Nahiko aberatsa da, ez da inondik inora betikoa, kutsu berriak ditu eta: abesti rockeroagoak, esaterako. Skaren barruan ere abestiak ez dira berdinak, erritmo bana jarraitzen dute eta. Beraz, esan daiteke doinu ezaguna dugula dagoeneko, baina aldi berean apurka aurrera goazela.
Denbora luzez aritu al zarete diskoa prestatzen?
Azken urtebeteko emaitza da. Aipatu beharra dago Triku ere gurekin egon dela: entsegu guztietara etorri da, eta gure gainean egon da. Eskertzekoa da, norbaitek gobernatu behar baitu guztia. Trikuk abesti guztien prozesua jarraitu du.
Kantu bat katalanez abestu duzu, Lluis Llachen "L´estaca"...
AEK-k "Aekantuz" diskorako abesti herrikoi bat euskaraz grabatzeko galdegin zigun, eta guk abesti hori proposatu genuen. Nik banekien katalanez beste bertsio bat zegoela; taldeari Kataluniako zuzeneko emanaldian kantu hori katalanez abestea proposatu nion, baina grabatzeko asmorik gabe. Katalunian katalanez abestu genuenean, izugarrizko arrakasta izan genuenez, abestia hurrengo diskoan sartzea erabaki genuen. Nolabait, keinua egin diogu Kataluniako herriari.
Eta gaztelaniaz beste bat egin duzue...
Nik kantua frantsesez edo ingelesez abestu nahi nuen, alegia, beste hizkuntza batean. Orduan, taldeko Unairi otu zitzaion gaztelaniaz abestea, letra ere gaztelaniaz atera zitzaion, eta hasieran, Manu Chaori proposatu genion abestea. Dena dela, gonbita onartu ez zuenez, azkenean nik abestu dut.
"Arnasa hartu" da lanaren izenburua. Itotzen ari garela seinale al da?
Euskal Herriko egoera sozio-politikoaren ildotik sortutako izenburua da. Izan ere, Euskal Herrian bizitzea eta bertako egoeratik ihes egitea itsuarena egitea dela uste dugu. Diskoaren azaleko argazkiak ere hori islatu nahi du. Egia esan, argazkiak ongi ateratzea ikaragarri zaila izan da, eta suhiltzaileak ere behar izan genituen ur azpian irudiak ateratzeko. Irudiak esanahi metaforikoa du, hots, herri honek, etorkizunari begira, arnasa hartu beharko duela. Batek daki bihar nor sartuko duten barrura, gazteek zer pairatu beharko duten Egoera nahiko latza da. Finean, deia luzatu diogu gazte orori, arnasa hartu eta egungoa bizi dezaten, biriketan arnasa gorde dezaten.
Hitzak ere bide beretik doaz. Egoera sozio-politikoaz ari zarete. Baita maitasunaz ere.
Bai. Abesti batzuetan diskoaren mezua argi eta garbi ikusten da, eta beste batzuetan, metaforak erabiltzen ditugu gauzak adierazteko, nahi duenak mezua harrapa dezan. "Nora joan zinen" eta "Bere munduan" kantuek amodioaz edo sentimenduez hitz egiten dute. "Zure ingurua" abestia gazteei zuzenduta dago; esnatzeko deia egiten diegu. "Gaurko egunak" egungo estatus sozio-politikoari kritika egiten dio. "Gure oihua" faxismoaren aurkako kantua da.
Zuen lehen bideoa grabatu duzue. Dirudienez, ordea, Euskal Herriko taldeen bideoek ez dute oihartzun handirik...
Bai, egia da. Guk hamar urte daramatzagu taula gainean eta gure aurreneko bideoa da honakoa. Pentsa! Behin Gasteizko gaztetxeari buruzko bideo bat egin genuen, baina nahiko kaxkarra zen. Oraingoa erraza da, baina gehiago sustatu dezakegu. Dena dela, jakin badakigu telebista gutxitan aterako dela; seguru asko, Katalunian Euskal Herrian baino gehiago ikusiko da... Hortik atera kontuak.
Esan ohi denez, honakoa garai txarra da musikarentzat Euskal Herrian. Egia al da?
Bai, nahiko apal ikusten dut. Lehen zuzenean jotzeko grina handiagoa zegoen, eta horrek zerikusi zuzena zuen kaleko egoera latzarekin: langabezia, droga eta abar. Ziztu bizian bizi behar zen, eta filosofia horrek eragina zuen musika arloan ere. Baina, orain, talde bat sortzen denean, beste arrazoi batzuengatik sortzen da; ilusioa galdu da. Talde batek ezin du gauza handirik espero; musika gustuko duzulako baino ezin duzu talde batean sartu. Sinetsi egin behar duzu, bai, baina inolako itxaropenik gabe.