Besteek zer egin behar duzun esaten dizutenean sentitzen duzun amorruak badu bere azalpena

Besteek zer egin behar duzun esaten dizutenean sentitzen duzun amorruak badu bere azalpena Hona eman zergatik gorrotatzen duzun besteek zer egin behar duzun esatea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/besteek-zer-egin-behar-duzun-esan-dizutenean-sentitzen-duzun-amorruak-badu-bere-azalpena/@@download/image/captura-de-pantalla-2024-05-28-15462_335-65503441_20240528154712.jpg
2024/05/31
Hona eman zergatik gorrotatzen duzun besteek zer egin behar duzun esatea.
Besteek zer egin behar duzun esaten dizutenean sentitzen duzun amorruak badu bere azalpena

Aginduak jasotzea ez da zurea, ez eta obeditzea. Gorroto duzu besteek zer egin behar duzun esatea, horrenbeste, ezen disimulatzea ere kosta egiten zaizun. Bada, Seth J. Gillihan terapeutaren esanetan, autoritatearen aurrean honela erreakzionatzeak bost oinarri ezberdin izan ditzake.

Lehena, haur bezala tratatua sentitzea da. Bitxiena da, honelako egoeren aurrean, askotan, modu ez oso helduan erantzuten duzula, berebiziko kasketaldi batekin.

Lehenari oso lotuta doa bigarrena: inpotentzia sentimendua. Gillihan-en hitzetan: “Beste pertsona batengatik aginduak jasotzeak norbere kontrola sakrifikatzea dakar eta behe posizio batean jartzea. Boterea berriz ere eskuratzeko nahia egon liteke erresistentzia horren oinarrian, nahiz eta beharbada zure interesen aurka egin hartzen duzun jarrerak”. Adibidez, zure bikoteak guztiz osatu arte ohean egoteko agintzen dizu, gaixo baitzaude. Edota zure lankide berriak modu eraginkorrago bat irakatsi dizu gauzak egiteko eta denbora aurreztu liezazuke. Bi egoerak zuretzako onak dira, baina gorroto duzu besteen gomendioak bete beharra.

Eta ondoren indibidualismoa dago. “Mendebaldeko gizarteek izugarri baloratzen dute indibidualismoa: gure erabaki propioak hartu nahi ditugu eta gehiengoarengatik nabarmendu”, eta, beraz, beste pertsona baten aginduak jarraitzea norbere identitateari uko egitea dela sentitzen dugu. Ez duzu artaldean ardi bat gehiago izan nahi.

Azkenik, beti ere aditu honen esanetan, mina dago. “Norbaitek jokabidez aldatzeko esaten dizunean, zure egungo jarrera ez dela nahikoa ona esaten dizu, esan gabe” eta horrek, geroz eta agindu edo gomendio gehiago egingo dizkizunaren beldurra pizten du. Nahiago izaten duzu mugak jarri.

Noski, agindu arbitrarioak betetzeari uko egitea jarrera legitimoa da, baina batzuetan aholkuak jasotzeak bizitza hobetu liezazuke. Batez ere, zure ona bilatzen duen jendearengandik baldin badatoz. Zentzu horreta, Gillihan-ek dio hiru pauso daudela honelako egoeren aurrean modu hobeagoan erantzuteko: kontziente izan zure erreakzio emozionalei, zure egoari mugak jarri, eta zure inkontzienteak egiten dituen suposizioak ezbaian ipini. Ez, ez zaituzte kontrolatu nahi. Ez, ez zaituzte gutxiago bazina bezala tratatu nahi. Hazten lagundu nahi zaituzte.