Beste urte batez, badator Pikurock

Beste urte batez, badator Pikurock https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beste-urte-batez-badator-pikurock/@@download/image/pikurcock_2013_1383217871.jpg
2013/10/31
berria
Udazkenarekin batera Irurtzunera iritsi da Pikurcok Gazte Jaialdiaren edizio berria. Aurten, hamabigarrena dute eta Hamlet, Def con Dos, Gatibu, Lin Ton Taun eta Tximeleta taldeak ariko dira zuzenean. GAZTEZULOn sarrera bikoitza dugu zuen artean zozkatzeko!


Urteroko ezinbesteko hitzordua bilakatu da urtero-urtero Irurtzunen antolatzen duten Pikurcok jaialdia. Aurten, hamabigarren edizioa antolatzen dute eta dagoeneko dena prest da Irurtzungo kiroldegian.

Azaroaren 2an, larunbatean, 20:30etan zabalduko dituzte Irurtzungo kiroldegiko ateak eta Hamlet, Def con Dos, Gatibu, Lin Ton Taun eta Tximeleta taldeak igoko dira ondoren agertokira. Kontzertuak amaituta, berriz, aurreko urteetako ohiturari jarraiki, Dj JoTaTxo eta Dj Bull izango dira gaua girotuko duen musika-arduradunak.

Sarrerak 15 eurotan eskuratu daitezke lehenagotik Irurtzungo Pikuxar eta martxuetan, Etxarriko Lekuonan, Altsasuko Lurrazpin, Leitzako Gaztañagan, Iruñeako Mesonen eta Txantreako Akelarren eta egunean bertan, aldiz, 17 euro ordaindu beharko dira lehiatilan. Guk sarrera bikoitza dugu, ohi bezala, irakurleen artean banatzeko. Hortaz, oraindik izena eman ez baduzu ibili bizkor gaur bertan zozkatuko baititugu.

Antolatzaileek, urtero bezala, Sakanatik, Leitzatik eta Iruñeatik autobusak jarri dituzte Irurtzunera iristeko.