Beste telebista bat ikusi nahi duenarentzat

Otsailetik hona, zerbait berezia du ETB-1eko ostegun gauak. Orduantxe hasi zen Dani Arizalak asmatutako eta aurkeztutako "Beste gu" saioaren ibilbidea.
Dani Arizalak ia hamarkada biko eskarmentua dauka irratian, "Hemen itsasertzetik", "Hi bizi haiz hi" edo "Larunbat, larunbi" bezalako saioak aurkezten, besteak beste. Entzule askorentzat ondo ezagunak dira haren ahots goxoa, haren galdera leunak, eta baita haren zenbait leitmotiv ere. "Ezberdin pentsatu, ezberdin bizi eta ezberdin maitatu" duen jendeari ahotsa eskaini dio Arizalak, "itsasoak isurtzen dituen olatu guztiak berdinak ez direlako".
Esaldi bi horiek ekipajean sartu zituen Arizalak, irratitik telebistara bidaiatxoa egiteko. "ETBn hutsunea zegoela uste nuen", dio aurkezle gipuzkoarrak: "Gauez, irratiak badu tarte bat ahotsik gabekoentzat, beraien pentsatzeko, maitatzeko eta bizitzeko moduak ager ditzaten, eta telebistan horren beharra sumatuta, proiektu bat idatzi eta ETBko zuzendaritzari aurkeztu nion". Agintzen dutenek, bistan da, aintzat hartu zuten egitasmoa, eta proposamena egin eta urtebetera "Beste gu" pantailaratu zen, estilo berria ekarriz.
Gorago aipatutako lelo biek saioaren ardatz baten berri ematen digute: jende berezia da "Beste gu" saioan ikus eta entzun dezakeguna. "Gure aldameneko bizilaguna izan daiteke; anonimatoan bizi den jendea, eta aldi berean oso aberasgarria. Desberdintasunaren berri edukitzeak, aberastu egiten gaituela uste dut".
Ez dago debekatutako gairik
Horixe du edukia "Beste gu" saioak. Saioaren bigarren ardatza, berriz, edukiontzia bera da. Saioa aurkezpenik gabe hasten da; hasierako musika amaitu gabe ere Arizala galderak egiten hasten da, errespetuz betetako galderak, lotsagabeak, aldi berean. Denetaz hitz egin daiteke, gonbidatuak hala onartuz gero. Gogoangarriak izan ziren, azken hilabeteetako batzuk aipatzearren, goardia zibil euskaldunari egindako elkarrizketa, edo Mikel Goñik bere bizitzaz emandakoa. Hantxe bota zituen pilotari baztandarrak kirol -saioetan sekula entzungo ez ditugunak. Bide batez, nabaritu egin beharko da pertsonaia anonimoak direla, batik bat, programako protagonistak, baina ospetsuren bat edo beste ere ikusi eta ikusiko dugula tarteka, "bizitza arruntari buruzko solasaldian ekarpenik egin badezakete", Arizalaren hitzetan, "ez dira joango ospetsuak izate hutsagatik".
Arinegi doa gure bizimodu hau, eta hori telebistako edukietan ere islatzen da. Ostegun gauetan behintzat, badugu pelikula zoro honen pausea sakatzeko aukera: Beste gu. Musika, hitzak dena doa xuabe-xuabe, eta gure burmuinek eskertu egiten dute.