Beste "Irailak 11" hura

Beste "Irailak 11" hura https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beste-quotirailak-11quot-hura/@@download/image/88p22santiago.jpg
2012/12/13
berria
SANTIAGO DE CHILEn Salvador Allenderen heriotzari buruzko polizia-txostenak berriz ere aztertzeko eskatu dute hainbat taldek, idazlek eta kazetarik. Uztailaren 26an Allenderen jaiotzaren mendeurrena bete zen, eta irailaren 11n, bere heriotzaren eta Txilen gertatutako estatu kolpearen hogeita hamabosgarren urteurrena beteko da. Bertsio ofizialaren arabera, presidenteak bere buruaz beste egin zuen, Fidel Castrok oparitutako kalashnikov bat erabilita, baina arma hori ez da inoiz agertu. Horrez gain, poliziaren peritajeak eta 1990ean gorpua hilobitik ateratakoan egindako txostena, ez dira publiko egin. Bertsio ez-ofizialen arabera, militarrek hil zuten Allende.