Beste norbaiten zapatak

Beste norbaiten zapatak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beste-norbaiten-zapatak/@@download/image/20121257884Beste_Norbaiten_Zapatak_Garazi_Kamio.jpg
2012/12/07
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Garazi Kamio
135.zenbakia
Eguneroko bizitzari eginiko zortzi argazkirekin osatu du Garazi Kamiok bere lehen liburua. Zortzi ipuin labur bertako pertsonaiak biluzteko eta euren biluztasunean geure burua aurkitzeko. Pertsonen egiaz dihardu, perfekziotik urruti, errealitatetik hurbil. Heriotzarekiko ezinikusia eta kuriositatea, zahartzaroaren kutsu tragikomedikoa, iraganarekin kalean topatzean sentitutako hotzikara, istoriorik borobilenaren punta zorrotzak… zortzi aukera xume beste norbaiten zapatetan sartzeko.