Beste hamaika lapurrak

George Clooney eta Brad Pitten lekukoa hartuko dute Cate Blanchett eta Sandra Bullockek Ocean’s Eleven lapur trilogiatik eratorritako proiektu berrian. Steven Soderbergh ekoizle lanetan arituko da oraingoan eta zuzendaritza lanak Gary Rossek (The Hunger Games, 2012) burutuko ditu. Lapur talde berria emakumeek soilik osatuko dute, eta Blanchett eta Bullockekin batera, besteak beste, Helena Bonham Carter eta Elizabeth Banks ere tartean izango dira.