Beste baten izenean ligatzea, lanbide berria?

Ligatzen trebea al zara? Adi, zure lanbide bilakatu dezakezu eta! Teknologia berriek lanpostu berriak sortzen dituzte, eta azken honek zure arreta deituko du ziur; gai izango zinateke beste baten izenean ligatzeko?
Hala da, jendeak ordaindu egiten du bere izenean ligatzeko app-ak administratu eta zitak lortzen laguntzeagatik. Hala, 1.800 euro irabazi ditzakezu bezeroen Tinder kontuak kudeatu eta ahalik eta bikotekide onenak lortzeko gaitasunagatik. Dagoeneko app-etan ligatzen profesional bihurtu dira batzuk, eta tarifa hauek dituzte: profil berri bat sortzeagatik, 270 euro; zure diagnostiko bat egiteagatik 530 euro; pak osoa (zitak lortu, profilak aztertu, ezezkoak kudeatu...) 1.800 euro. Arrakastatsuenek, 12 bat bezero kudeatzen dituzte. Eta adi datu honi; egun, 3tik bikote bat online ezagutzen da. Negozio borobila?