Beste Batek abian jarri du diseinu grafikoen laugarren lehiaketa

Beste Batek abian jarri du diseinu grafikoen laugarren lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beste-batek-abian-jarri-du-diseinu-grafikoen-laugarren-lehiaketa/@@download/image/201110246389lehiaketakartela.jpg
2012/12/13
berria
Diseinu grafikoen lehiaketaren laugarren edizioa jarri du martxan Beste Batek, aureztutako lanak arropan aplikatzeko. Lehiaketa marrazketan sorkuntzan interesatuta daudenei zuzenduta dago.



Lehiaketan parte hartzeko pdf edo jpg formatuan hiru marrazki aurkeztu ahal izango dira gehienez pertsona bakoitzeko eta lau koloretan egina izan beharko da gehienez ere.
Aurkeztutako sorkuntzen gaia librea da baino eskulanak baloratuagoa izango dira,  beti ere, logotipoa eta jatorrizko tipografia sorkuntzaren parte baldin bada.
Lan guztiak 2012ko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira concursobestebat@northcompany.com helbidean. Lehendabiziko sarituak, Beste Bateko arropa erosteko 600 euroko balea irabaziko du, bigarrenak 400 eurokoa eta hirugarrenak berriz, 200 eurokoa. Guztiak, sarituak eta beren lanak Beste Bat web orrian publikatuko dira urte bereko otsailaren lehenean.