BESTE BAT! zikloak 250 kontzertu eta ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu EAEn

Aste honetan bertan hasiko da BESTE BAT! eta 250 zuzeneko ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu hainbat diziplina artistiko batuz 2020ko abendua eta 2021eko otsaila bitarte; gainera proposamen horietatik %70 euskaraz izango dira. Eskainiko duen aniztasuna dela eta publikoak eta artistak antzokietan berriz ere elkar aurkitu ahal izango dira aspaldiko parte. Jarduera nagusia musika kontzertuak izango dira (%80), baina antzerki obrak, dantza eta zirko funtzioez ere gozatu ahal izango da. Hau guztia Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 50 antzoki baino gehiagotan banatuta.
Proposamenen artean Izaro, Belako, Ruper Ordorika, Skakeitan, Gari, Kokoshca, Gatibu, Anari, Capsula, Shinova, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zetak, Anestesia, Cobra, Esne Beltza, Eñaut Elorrieta eta Kulto Kultibo bezalko izen ezagunak daude. Baina baita, horren ezagunak ez izan arren zinez interesgarriak diren beste proiektuak ere, horien artean daude Amorante, Hakima Flissi, Maren, Idoia Asurmendi, Verde Prato, Sara Zozaya edo La Excavadora.
Antzerkiari dagokionez, oholtzara igoko dira Tanttaka teatroa, Markeliñe edo Porrotx eta Mari Motots. Dantzaren arloan Dantzaz eta Kukai euskal erreferenteak egongo dira. Zirkoari ere keinua egingo zaio Oliver Magoarekin eta The Funest Troupekin.
Gaur bertan emango zaio zikloari hasiera Alos Quartet-en ikuskizunarekin Berrizko Kultur etxean 19:30etan. Ostegunean Bergarako Seminarixoan 19:00etan Hezurbeltzak arituko da, larunbatean Bermeoko kafe antzokian, 19:00etan Huntza eta igandean Donostiako Dokan, 18:00etan Esti eta Mikel Markez. Programazio osoa kontsultatzeko sakatu hemen.