Besta biribila izan da Anoetan

Besta biribila izan da Anoetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/besta-biribila-izan-da-anoetan/@@download/image/201053364BiarritzOlympique.JPG
2012/12/13
berria
Jendetza elkartu da Biarritz Olympique eta Irlandako Munster taldeen arteko errugbi partida ikusteko. Lapurtarrek irabazi dute 18-7 eta Europako Kopako finala jokatuko dute.

Irlandako taldea faboritotzat jotzen zuten adituek, baina B.Ok ezustekoa eman du. Finala Parisen jokatuko dute hilaren 18an Biarritz Olympiquek eta Stade Tolousain. Bigarrenez jokatuko dute zuri-gorriek Europako Kopako finala; aurrekoan, 2006an galtzaile atera ziren.