Besarkaden onurak ezagutzen al dituzu?

Besarkaden onurak ezagutzen al dituzu? Batzuetan, ez dugu besterik behar... https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2018/11/20
berria
Batzuetan, ez dugu besterik behar...
Besarkaden onurak ezagutzen al dituzu?

Ez dugu ikerketa zientifikorik behar jakiteko zenbateko ona egiten duen besarkada indartsu batek. Baina inor dudarekin ez uzteko, hona azken baieztapen zientifikoa; Carnegie Mellon Unibertsitateak ikertu ditu besarkaden onurak, eta hauek dira bertan atera dituzten ondorioak.

 

Estresaren aurrean, besarkadak edozein pilula baino eraginkorragoak dira. Besarkada on batek edozein egun beltz konpondu dezake, edo behintzat hobeto sentiarazi. Gure gertukoen berotasuna eta maitasuna sentitzea bezalakorik ez dago; terapiarik eraginkorrena da. Michael Murphy ikerlariaren esanetan, liskarrak amaitzeko metodo eraginkorrena ere badira: "Ekintza sinpleena da, eta aldi berean, eraginkorrena; efektu bera du gizon zein emakumeengan. Egun txarren pisua arintzen dute, harremanak konpondu, emozioak baretu".

 

 

Ikerketaren arabera, gainera, besarkadek eragin bera dute adin, sexu, arraza zein bizimodu ezberdina duten pertsonengan. Azken finean, besakada bat jasotzen dugun bakoitzean, gure burmuinak oxitozina hormona askatzen du, automatikoki gure animoa lasaituz. Baina kontuz, ikerketaren ondorioetako batek dioenez, gehiegi besarkatzeak ondorio negatiboak izan ditzake: "Gehiegizko babesa adieraztea batzuetan kontrako efektua izan dezake. Dena den, edozein terapia baino eraginkorragoa da garaiz emandako besarkada bat". Beraz, badakizue; elkar besarkatu!