Bertsozale Elkarteak Umorez jardunaldiak antolatu ditu hirugarrenez

Bertsozale Elkarteak Umorez jardunaldiak antolatu ditu hirugarrenez https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsozale-elkarteak-umorez-jardunaldiak-antolatu-ditu-hirugarrenez/@@download/image/umorez_1_1360137352.jpg
2013/02/06
berria
Bertsozale Elkarteak Umorez jardunaldiak antolatu ditu hirugarrenez
Otsailaren 14an eta 21ean, ostegunak biak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Genero Batzordeak antolatutako umorez jardunaldiak egingo dituzte Villabonako Subijana Etxean. Ekimenak feminismoa, arte eszenikoen ikuspegitik, aztertzea du helburu.


Lau hitzaldi, bi egun bakoitzeko, eskainiko dituzte Villabonan Umorez jardunaldien baitan. Genero rolak izango dituzte hizpide adituek, eta maskulinitatea nahiz feminitatea nola bizi dugun aztertuko dute, bereziki, arte eszenikoen ikuspegitik. Guzti honen inguruko irakurketak egiteko asmoz, deialdi irekia luzatu dute, eta bertsozaleei begira antolatutako jardunaldiak diren arren, edonork har dezake parte.

Otsailaren 14an egingo dute hirugarren edizio honetako lehen zita, arratsaldeko 18:00etan Villabonako Subijana etxean, eta aste bete beranduago, hilaren 21ean, berriz ere bilduko dira ordu eta leku berean.

Ordu eta erdiko hitzaldiak izango dira, eta haien ostean, entzundakoetan sakondu eta gainerako entzule eta hizlariekin landu nahi izanez gero, afaltzen geratzeko aukera izango da. Horretarako, umorez@bertsozale helbidera idatzi behar da.

Kontzientzia pizteko eta adituen ikerlanen berri izateko aukera paregabea izango da, eta sarrera doakoa da, gainera. Ez aukerarik galdu!

Egitaraua


Otsailaren 14a
18:00etan, Emakumea eta bertsolaritza. Lehen ikerketak hitzaldia eskainiko du Carmen Larrañaga Odriozola ikerlariak.

19:30ean, Ibon Arrizabalaga de Mingo hezitzaileak Mutil nerabeak: aurrera ala atzera goaz? gaia izango du hizpide.


Otsailaren 21ean
18:0etan hasita, Maskulinitatea: eraldatu, irauli edo baztertu hitzaldia eskainiko du Jokin Aspiazu Carballo antropologoak.

19:30ean, Saioa Cabañas Gauilunak argazkilariak Emarock proiektua aurkeztuko du dokumentalaren eta hitzaldiaren bidez.