Bertsotan

43 bertsolari ariko dira Bertsolari Txapelketa Nagusiaren hamaseigarren edizioan. Irailaren 29an abiatu zituzten lehen kanporaketa faseak, Amasa-Villabonan, eta abenduaren 15ean egingo dute finala BECen. Finalistek 14.000 ikusleren aurrean egin beharko dute bertsotan egun horretan. Jon Maia zumaiarra izango da parte hartzaile zaharrena, 41 urterekin; gazteena, aldiz, Maddi Sarasua lapurtarra, 18rekin.