Bertsolaritza, literatura eta musika lotzen dituen 'Bihar, atzo, gaur, bihar' emanaldia izango da Loraldian

Loraldia Festibalak euskal idazle bati etorkizunari buruzko literatura pieza bat idazteko eskatu ohi dio, eta, ondoren, musikari bati musika pieza bat sortzeko egitekoa ematen diote, idazle horren testua oinarri hartuta. Azkenik, bi bertsolarik idazlearen eta musikariaren piezak entzuten dituzte lehendabizikoz, eta horri buruz bertsotan aritu ohi dira.
Oraingoan, Iban Zaldua idazleari eskatu diote geroari begira jartzeko, eta hark Bihar, atzo, gaur, bihar ipuin originala sortu du. Ibil Bedi taldea arduratuko da musikaz, eta Alaia Martin eta Miren Artetxe arituko dira bertsotan. Amaia Agirre arituko da gai-jartzaile lanetan.
Emanaldia Bilboko Guggenheim Museoa izango da igandean, 12:30etik aurrera. Sarrerak hemen eskura daitezke.