Bertsolari gazteak, plazara

Bertsolari gazteak, plazara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsolari-gazteak-plazara/@@download/image/2010391650ane_labaka_07.JPG
2012/12/13
berria
Bertsolari gazteak, plazara
Hernandorena Saria egingo dute Ipar Euskal Herrian datozen asteotan. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan saio bana eginen dute. Larunbatean, hilak 13, lehen saioa egingo dute Larresoro kirol aretoan. Aimar Karrikak, Maddi Ane Txoperenak, Ximun Cazaubonek, Bixente Hirigaraik, Ane Labakak eta Eneritz Arzallusek.

Bigarren saioa martxoaren 27an eginen dute Donibane Garaziko Kalaka ostatuan, 19:30ean. Itxaso Paia, Txomin Elosegi, Maiana Irigoien, Imanol Uria, Izar Mendiguren eta Ander Solozabal izanen dira. Finala apirilaren 10ean jokatuko dute, Muskildiko Posonpesenean, apirilaren 10ean. Bertsulari Lagunak Elkarteak antolatzen du bertso txapelketa.