Bertso-film ikuskizuna, Errenteria-Oreretan

Bertso-film ikuskizuna, Errenteria-Oreretan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsofilm-ikuskizuna-errenteriaoreretan/@@download/image/20105111393Bertsofilm.jpg
2012/12/13
berria
Bertso-film ikuskizuna, Errenteria-Oreretan
Kilometroen aldeko kultur jarduera egingo dute Errenteria Hiria kulturgunean, ostiralean, 20:00etan -Pasaia Lizeoak antolatuko ditu urrian Gipuzkoako ikastolen aldeko festa-. Euskal Herrian egindako zenbait film laburren zatiak ikusi eta haien gainean bertsoak jarri beharko dituzte Maialen Lujanbiok, Jone Uriak, Jon Maiak eta Unai Iturriagak.

Saio esperimentala izango da. Hortaz, ez du antzik izango ohiko bertso saioekin. Hamar euro balio dute sarrerek eta Lezoko plazako estankoan, Pasai Antxoko Patxi estankoan, Pasai Donibaneko Irune okindegian, Trintxerpeko Erdibana tabernan eta San Pedroko Behihandi tabernan.