Bertsoderbia izango da bihar Zornotzan

Bertsoderbia izango da bihar Zornotzan Sei bertsolari arituko dira kantuan, bakoitza futbol taldeetako baten ordezkari. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsoderbia-izango-da-bihar-zornotzan/@@download/image/bertsoderbia.png
2024/01/12
Sei bertsolari arituko dira kantuan, bakoitza futbol taldeetako baten ordezkari.
Bertsoderbia izango da bihar Zornotzan

Athletic Club Fundazioak eta Real Sociedad Fundazioak BertsoDerbiaren edizio berria antolatu dute biharko, 12:00etan, Zornotzan. Onintza Enbeita, Igor Elortza eta Anjel Mari Peñagarikano izango dira Athletic Clubeko ordezkariak, eta Andoni Egaña, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi Realekoak. Gai-jartzaile lanetan Xabier Irakulis arituko da.

Zornotza Aretoan izango da bertso-saioa, 12:00etan. Sarrera doakoa izango da eta bertsosarrerak.eus webgunean erreserbatu daiteke.

Bertsoderbia 2012.urteaz geroztik egiten da, eta bertsolaritza, euskal kultura eta euskara sustatzea du helburu, baita lehia mota jakin bat aldarrikatzea ere: osasuntsua, dibertigarria eta burutsua.