Bertsoaroa zikloaren barruko lehen saioa izango da ostegunean Iruñean

Bertsoaroa zikloaren barruko lehen saioa izango da ostegunean Iruñean Sarai Robles, Julio Soto, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio arituko dira kantuan, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsoaroa-zikloaren-barruko-lehen-saioa-izango-da-ostegunean-irunean/@@download/image/amets-maialen-k4kB-U70553586653AJF-624x385@El Correo.jpg
2022/02/08

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Sarai Robles, Julio Soto, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio arituko dira kantuan, besteak beste.
Bertsoaroa zikloaren barruko lehen saioa izango da ostegunean Iruñean

Bertsoaroaren 31. edizioa, ohikoa den gisan, lehen mailako bertso jaialdiarekin hasiko da ostegunean. Alaitz Rekondo arduratuko da gaiak prestatu eta jartzeaz, eta haiei kantari arituko dira lurralde eta ibilbide ezberdinetako sei bertsolari, tartean lau txapeldun. Sarai Robles, Amets Arzallus, Eneko Fernandez, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal arituko dira bertsotan. Saioa otsailaren 10ean izango da, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak 5 eurotan daude salgai NAEren webgunean

Bertsoaroa 2022 zikloa Nafarroako Antzerki Eskolan, Kondestable Civivoxean, Katakrak-en, eta Txantreako Salestarretan izango da, otsailaren 10etik 24ra, 19:00etan. Azken 30 urteetan bezala, bertsoa hiriburuan sustatzeko asmoz jarri dute abian ekimena, eta sei emanaldi antolatu dituzte bertsolaritzaren aniztasunaren erakusgarri. Lehen saioaren ondoren, honako hauek ere izango dira: eRRe ikuskizuna otsailaren 15ean, gazteen bertso-saioa otsailaren 17an, haurrentzako bertso tailerra otsailaren 19an, Bederatzikoa ikuskizuna otsailaren 22an, eta, azkenik, bertso jaialdia otsailaren 24an. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu dute elkarlanean.