Bertsoa, literatura, kantua eta antzerkia izango dira 'Ahostegunak' egitasmoan

Bertsoa, literatura, kantua eta antzerkia izango dira 'Ahostegunak' egitasmoan Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariek, Merina Gris taldeak eta Marina Suarez antzerkilariak parte hartuko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsoa-literatura-kantua-eta-antzerkia-izango-dira-ahostegunak-egitasmoan/@@download/image/albistea ahostegunak.jpg
2022/10/21

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariek, Merina Gris taldeak eta Marina Suarez antzerkilariak parte hartuko dute.
Bertsoa, literatura, kantua eta antzerkia izango dira 'Ahostegunak' egitasmoan

Mintzola faktoriak bultzatutako Ahostegunak ekimena hemezortzi eta hogeita bi urte bitarteko gazteei zuzendutakoa da, antzerkian, bertsolaritzan, kantuan eta literaturan murgiltzeko, gozatzeko eta sakontzeko asmoz.

Ostegunetan izango dira saioak -azaroaren 17an, 24an eta abenduaren 1ean- Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan, 17:00etatik 20:00etara. Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak, Merina Gris taldea eta Marina Suarez antzerkilaria izango dira saioetako protagonistak. 

Parte hartu nahi duenak aldez aurretik eman beharko du izena eta epea azaroaren 10ean amaituko da, eguerdiko hamabietan. Doakoak izango dira saioak.