Bertsoa eta irudia uztartzen dituen lehiaketa prestatu dute Beasainen

Bertsomovieda! lehiaketa berritzailea da, teknologia berriak bertsogintzan aplikatzeko helburua duena. Euskara indartu eta hartzaile berriengana iristeko bidea ere izango da, pertso paperetik haratago, soinua eta bideoa batuko baititu. Gainera, jendeak bidalitako edukiak www.bertsomovieda.com webgunean egongo dira ikusgai.
Lehiaketan parte hartzeko imaginazioa baino ez da behar. Hau da, oinarrizko ideia hartuta, norberak erabaki behar du bideoa nola egin. Hori bai, grabatutakoa interneten eskegi beharko da, webgune ofizialean, eta hortik aurrera, sare sozialetan barrena ere mugituko dira. Horrela, jarraipena errazago egin ahal izango zaie.
Irabazleen artean hainbat sari banatuko dituzte. Bertsomovierik onenaren saria 900 eurokoa da, eta bertso onenak dituen bertsomovieak 300 euro jasoko ditu. Halaber, ikusleek ere parte hartu ahal izango dute, eta beren botoa emateko wegbunean bertan sartu besterik ez dute egin beharko. Beraz, ikusleek bozkatutako bertsomovierik hoberenak 450 euroko saria jasoko du.
Lanak aurkezteko epea otsailaren 1etik martxoaren 24ra bitartekoa da, eta hortik aurrera bozketak egingo dira. Epaimahaiak ere beren gustukoenak aukeratuko ditu.