Bertso-zirkua egingo dute bihar Tolosan

Bertso-zirkua egingo dute bihar Tolosan Gure Zirkuko artistak arituko dira lau bertsolarirekin batera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertso-zirkua-egingo-dute-bihar-tolosan/@@download/image/berizior_content.jfif
2023/12/22
Gure Zirkuko artistak arituko dira lau bertsolarirekin batera.
Bertso-zirkua egingo dute bihar Tolosan

Harituz Bertsozale Alkarguneak eta Gure Zirkuak antolatuta, bertsoa eta zirkua lotuko dituzte saio berezian. Unai Mendizabal zizurkildarra, Oihana Bartra, Andoni Egaña eta Alaia Martin bertsolariak arituko dira kantuan, eta Gure Zirkuko artistek ere hartuko dute parte. Iker Iriarte eta Imanol Artola arituko dira gai-jartzaile lanetan.

Sarrerak 15 euroan daude salgai eta aurrez aurre honako tokietan eros daitezke: Alegiako Ixkiña tabernan, Tolosako Galtzaundi Euskera Taldearen egoitzan edo Villabonako Iru-aldeta tabernan. Online hemen eskura daitezke.

Tolosako San Esteban auzoan kokatutako Gure Zirkuko karpan izango da ikuskizuna bihar, abenduaren 23an, 19:00etatik aurrera. 

Hamar emanaldi zirkuan
Bestetik, Tolosan Gure Zirkuko hamar emanaldiz gozatzeko aukera izango da abenduaren 26tik 30era, eta urtarrilaren 2tik 4ra. Abenduaren 29an eta 30ean bina emanaldi egingo dituzte, 16:30ean eta 19:00etan. Sarrerak hemen eros daitezke.