Bertso Udalekuetarako lehen izen-emate epea astelehenean zabalduko dute

Bertso Udalekuetarako lehen izen-emate epea astelehenean zabalduko dute Bertso-eskoletako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman ahal izango dute izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertso-udalekuetarako-lehen-izen-emate-epea-astelehenean-zabalduko-dute/@@download/image/image_preview.jpeg
2024/03/01
Bertso-eskoletako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman ahal izango dute izena.
Bertso Udalekuetarako lehen izen-emate epea astelehenean zabalduko dute
Geroz eta gutxiago falta da bertso udalekuetarako eta astelehenean jarriko dute martxan izen-emateko lehen txanda. Martxoaren 4an, goizeko 10:00etan, irekiko da eta, txanda honetan, gutxienez gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide duten gaztetxoek eta bertso-eskoletako kide direnek eman ahalko dute izena. Martxoaren 17ra arte egin ahal izango da izen-ematea. Behin hori itxita, izena emateko bigarren txanda irekiko dute, martxoaren 20tik apirilaren 15era, geratzen diren tokiekin.
 
Ohiko moduan, lau txanda izango dira udalekuetan, gaztetxoen adinaren arabera sailkatuta. 9 eta 11 urte artekoek Zuhatzan, Araban, egingo dute udalekua, uztailaren 24tik 28ra. Prezioa 245 eurokoa izango da. 12 eta 13 urtekoak Larraulen, Gipuzkoan, izango dira, uztailaren 8tik 14ra, eta prezioa 280 eurokoa izango da. 14 eta 15 urtekoak Uitzin, Nafarroan, egingo dute udalekua, uztailaren 25etik 31ra, eta 280 euroko prezioa izango du. Azkenik, 16 eta 18 urteko gaztetxoak Bidarrain, Baxenabarren, elkartuko dira udalekuetarako, uztailaren 15etik 24ra. Azken hauek 360 euro ordaindu beharko dute.
 
Txanda aukeratu beharko da izena ematerakoan.