Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea ireki du Bertsozale Elkarteak

Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea ireki du Bertsozale Elkarteak Begirale, zuzendari edo sukaldari lanetan aritzeko otsailaren 20ra arte eman daiteke izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertso-udalekuetako-hezitzaileen-izen-ematea-ireki-du-bertsozale-elkarteak/@@download/image/image_preview.jpeg
2023/02/08
Begirale, zuzendari edo sukaldari lanetan aritzeko otsailaren 20ra arte eman daiteke izena.
Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea ireki du Bertsozale Elkarteak
Amaiurren, Irañetan, Larraulen eta Zuhatzan izango dira udalekuetako egonaldiak, adinaren arabera antolatuta. Txanda guztiak uztailean izango dira eta txanda batean baino gehiagotan parte hartzeko aukera dago. 
 
Begirale, zuzendari, edo sukaldari lanetarako egin dute deialdia, eta baita begirale praktikak egiteko ere. Otsailaren 20ra arteko epean eman behar da izena hemen. Apirilean jakinaraziko diete izena eman dutenei lantaldean nortzuk arituko diren. Aukeratutako kideek maiatzaren 12 eta 13ko asteburuan hezitzaileentzat egingo den prestaketan parte hartu beharko dute
 
Bertso udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen izen-ematea martxoan izango da.