Bertso-saioak Gasteizen

Bertso-saioak Gasteizen Lehen bi bertso-saioen ondotik, beste lau izango dira gaurtik igandera bitartean. Gaur eguerdian, 13:30ean, Alaia Martin eta Iñaki Viñaspre arabarra arituko dira bertsotan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertso-saioak-gasteizen/@@download/image/viñaspre.jpg
2021/08/05

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lehen bi bertso-saioen ondotik, beste lau izango dira gaurtik igandera bitartean. Gaur eguerdian, 13:30ean, Alaia Martin eta Iñaki Viñaspre arabarra arituko dira bertsotan.
Bertso-saioak Gasteizen

Gasteizen ez dira Aste Nagusia ospatzen ari baina kultur ekitaldiak egon badaude, tartean bertso-saioak. Herenegun eta atzo egin zituzten Arabako Bertsozaleen Elkarteak eta Gasteizko Udalak antolatutako lehen saioak, eta gaurtik igandera izango dira gainerako lauak. Santa Maria plazan izaten dira, bazkal aurretik, 13:30ean hasita.

Gaurkoan Alaia Martin eta Iñaki Viñaspre arituko dira bertsotan, Etxaun Olano gai-jartzailearen esanetara. Bihar, berriz, Manex Agirrek, Maialen Akizuk, Odei Barrosok eta Eli Zalduak jardungo dute, Arantxa Sobrinoren gidaritzapean.

Larunbatean, hilaren 7an, Peru Abarrategik, Oihana Aranak, Oihane Pereak eta Julio Sotok kantatuko dute. Aintzane Irazustak jarriko ditu gaiak eta bi musikari ere izango dituzte lagun, Araitz Bizkai eta Gari Otamendi.

Igandean, hilaren 8an, Amaia Agirrek, Beñat Garaiok, Erika Lagomak eta Aitor Ugartek sortuko dituzte bertsoak. Nieves del Alamo arituko da gai-jartzaile lanetan.