Bertso eskolen 9. Topaketak

Bertso eskolen 9. Topaketak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertso-eskolen-9-topaketak/@@download/image/200810149046Topaketak.jpg
2012/12/13
berria
Bertso eskolen 9. Topaketak
Bertso eskolen 9. Topaketak ospatuko dituzte azaroaren 15ean eta 16an, Donibane Lohitzunen. Egitarau polita prestatu dute antolatzaileek. Azaroaren 7a izango da izena emateko azken eguna.

Topaketa hauetan parte hartu ahal izateko bi baldintza jarri dituzte antolatzaileek: Bertso eskola bateko kide izatea batetik, eta 16 urte baino gehiago izatea, bestetik. Interesatuek honako telefonoetara deitu besterik ez dute izena emateko: 685 73 40 85
eta 943 69 41 29. Prezioari dagokionez, langileek 25 euro ordaindu beharko dute. Langabetuek eta ikasleek, aldiz, 15 euro. Segidan duzue egitaraua:

Azaroak 15
10:00etan hitzordua Hendaiako tren geltokian.
10:30ean Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioan lo lekua antolatu.
11:30ean Bertso-poteoaren abiatzea Ziburuko Tana Ostatutik.
13:30ean bazkaria Jai Alain.
17:00etan Iparraldeko bertsolari txapelketako finala.
Ondotik, solasa, afaria, eta nahi diren guztiak.

Azaroak 16
Gosaldu eta etxera buelta.

Informazio gehiago:  transmisioa@bertsozale.com