Bertan behera utzi dute Woodstock jaialdia

Bertan behera utzi dute Woodstock jaialdia Antolatzaileak ez dira ados jarri musika festaren 50. urteurrenean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertan-behera-utzi-dute-woodstock-jaialdia/@@download/image/Bobbi-Kelly-and-Nick-Ercoline-Woodstock-1969-631.jpg
2019/08/01
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Antolatzaileak ez dira ados jarri musika festaren 50. urteurrenean.
Bertan behera utzi dute Woodstock jaialdia

Woodstock musika jaialdi mitikoak ez du bere 50. urteurrena ospatuko. Hil honetako 16, 17 eta 18an egitekoak ziren festibal historikoa Marylanden, Washington DCtik gertu (AEBak), eta bertan zita zuten Miley Cyrus, Jay-Z, The Raconteurs, The Lumineers, John Fogerty, Dead & Co eta beste hainbat artista ezagun. Azkenik, ez da jaia ospatuko; arrazoia, antolatzaileen artean konpondu ez diren liskarrak.

Jaialdi historikoaren lehen edizioa 1969an ospatu zen, eta bertan zuzeneko ahaztezinak eskaini zituzten Jimi Hendrix eta Janis Joplin artistek besteak beste. Mende erdia igaro da geroztik, eta beraz, aurtengo edizioa esanguratsua zen; baina antolatzaileak ez dira adostasunera iristeko gai izan. 

"Pena handia dugu aurreikusi gabeko ezbeharrek ezinezkoa egin dutelako irudikatzen genuen jaialdia aurrera ateratzea, artista handiekin eta giza konpromisoarekin". Hitz horiekin, Michael Lang Woodstock jaialdiaren fundatzailekideak amaitutzat eman ditu festa aurrera ateratzeko negozaiketak. Oraindik ere, jaialdiaren web orrialdean atzera kontua martxan dago, baina sarrerak ez dituzte salgai jarri.