Bertan behera utzi dituzte Eibar eta Ermuako Inauteriak

Bertan behera utzi dituzte Eibar eta Ermuako Inauteriak Bihar egingo dituzte publiko eremuko azken neurketak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertan-behera-utzi-dituzte-eibar-eta-ermuako-inauteriak/@@download/image/carnavales-eibar-U70695735772AX-U100196494882eMF-1248x770@Diario Vasco-DiarioVasco.jpg
2020/02/19
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Bihar egingo dituzte publiko eremuko azken neurketak.
Bertan behera utzi dituzte Eibar eta Ermuako Inauteriak

Kutsadura maila arriskutsua dela eta, Eibar eta Ermuako Udalek erabaki dute egunotako Inauteri-Festa bertan behera uztea. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren gomendioei jarraituta erabaki dute hori Udalek.

Adierazi dutenez, bihar zehaztuko dute zer egin ondorengo egunekin, kutsadura mailaren azken neurketek diotenaren arabera erabakiko dute. 

Bestalde, Zaldibarko zabortegiko sutearen «foku garrantzitsuenak» dagoeneko itzalita daudela iragarri du mahai teknikoak. Gainera, airean erregistratutako dioxina eta furano kopuruak «oso baxuak eta une jakin bati lotutakoak» izan direla, uraren kalitatea «bikaina» dela, eta bertako produktuak jan daitezkeela ziurtatu dute.