Berriro erabili daitekezken tanpoiak

Berriro erabili daitekezken tanpoiak Koparen eta hilekorako kuleroen ostean, ingurugiroa babesteko alternatiba berria jaio da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berriro-erabili-daitekezken-tanpoiak/@@download/image/News-Write-Arounds-Dame-Video-Still.jpg
2019/11/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Koparen eta hilekorako kuleroen ostean, ingurugiroa babesteko alternatiba berria jaio da.
Berriro erabili daitekezken tanpoiak

Planeta akatzen gabiltzala ez da albiste berria, baina oraindik ez dugu oso argi zer egin dezakeen gutako bakoitzak egoerari buelta ematen laguntzeko. Arazo larriena gutako bakoitzak egunetik egunera pilatzen duen hondakin kopuru ikaragarria da; emakumeen kasuan, hilerokoan erabiltzen diren konpresa eta tanpoiek sekulako inpaktu negatiboa eragiten dute ingurugiroan. 

Ez da txantxetarako kontua; datuek diotenez, tanpoi eta konpresek urtean 100.000 milioi hondakin eragiten dituzte, eta hondartza zein itsasoetan amaitzen duten bostgarren hondakin mota ohikoena dira. Tanpoien kasuan, soilik Erresuma Batuko hondartzetan plastikozko 9 aplikagailu aurkitu daitezke kilometro bakoitzeko (Datuak Women Enviromental Network -en). Emakume batek bataz-beste 12.000 tanpoi erabiltzen ditu bere bizitzan zehar, eta erabilitako tanpoi horietako bakoitzak 24.000 plastikozko hondakin pieza eragiten ditu, tanpoien aplikagailuek bi pieza dituztelako. 

Arazoari aurre egiteko jaio ziren kopa eta hilekorako kuleroak, baina ez dituzte emakume guztiak konkistatu. Hala, ikertzaile batzuek ondorioztatu zuten emakumeen %60 nahiago dituztela aplikagailuak dituzten tanpoiak kopak baino, erosotasunagatik. Hala, berriro erabili daitezkeen tanpoi aplikagailuak asmatu dituzte; tanpoiak bera erabat biodegradagarria den kotoi organikoz eginda daude, eta nahikoa da aplikagaiuan sartzearekin erabili ahal izateko. Aldiz, aplikagailua ez da erabilera bakarrekoa; bere diseinuak ahalbidetzen du nahi bestetan berrerabili ahal izatea, betirako.