Berrikuntzak ekarriko ditu aurten Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketak

Berrikuntzak ekarriko ditu aurten Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berrikuntzak-ekarriko-ditu-aurten-euskal-herriko-hitz-gurutzatuen-txapelketak/@@download/image/20111128753hitzgurutzatuentxap.logo.jpg
2012/12/13
berria
Berrikuntzak ekarriko ditu aurten Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketak
Azaroaren 26an antolatu dute Irunen, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Aurten, berrikuntza gisa, Ola Sagardotegian izango da txapelketa, goizeko 9:·30etan hasi eta arratsaldeko 18:30ak bitarte.



Irunen, azaroaren 26an izango da, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa, eta aurten hainbat berrikuntza izango ditu. Batetik, Bidasoako E.K.Tan egin ordez Ola Sagardotegian bilduko dira partaide guztiak.
Partaideek beharko duten material guztia antolatzaileek jarriko dute, eta aurreko urteetan ez bezala lau ekitaldik osatuko dute txapelketa, kanporaketarako bi saioak, finalaurrekoa, eta azkenik, finala.
Joko bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du txanda bakoitzean, finalekoan salbuespena eginaz, izan ere, azken horretan ordu bateko iraupena izanen da.
Finalera iritsitakoen artean, lehenengo postua eskuratzen duenak txapela irabaziko du, 350 euroko saria eta oroigarria, bigarrenak, 225 euro eta oroigarria, hirugarrenak, 120 euro eta oroigarria, eta laugarrenak berriz, 60 euro eta oroigarria izango du. Finalaurrekoetarra iritsi denak 20 euro irabaziko ditu eta oroigarria, eta kanporaketan parte hartu duten lehiakide guztiek oroigarria izango dute.
Parte hartu nahi duen guztiak 25 euro ordaindu beharko ditu txapelketa eta bazkaria ordaintzeko. Ordainketa txapelketa egunean egiten bada ere, azaroaren 23a baino lehen izena eman beharko dute partaideek, LUMA aldizkariaren bitartez, www.xedera.com web orrian edo postaz. Info gehiago