Berriki burutu den ikerketa baten arabera urtarrilean jaiotakoek opari gutxiago jasotzen dituzte

Berriki burutu den ikerketa baten arabera urtarrilean jaiotakoek opari gutxiago jasotzen dituzte Finantza webgune batek (money.co.uk) egindako ikerketa batetako emaitzak dira hauek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berriki-burutu-den-ikerketa-baten-arabera-urtarrilean-jaiotakoek-opari-gutxiago-jasotzen-dituzte/@@download/image/Captura de pantalla 2024-01-22 a las 8.26.08.png
2024/01/23
Finantza webgune batek (money.co.uk) egindako ikerketa batetako emaitzak dira hauek.
Berriki burutu den ikerketa baten arabera urtarrilean jaiotakoek opari gutxiago jasotzen dituzte

Ikerketaren arabera urtarrilean jaiotako pertsonek, -euren bizitza osoan zehar-, beste hilabeteetan jaiotakoekin alderatuta opari gutxiago izan ohi dituzte.

Helduen heren batek aitortzen dute urtarrilean jaiotakoentzat opariak erosterako garaian %34 diru gutxiago xahutzen dutela. Litekeena da hau Gabonen osteko makalaldi finantzarioaren eraginez izatea. Beraz, lasai, urtarrilean jaiotako bazara, jakin ez dela gutxiago maite zaituztelako.

Ikerketak beste ondorio batera ere iritsi da: pertsonok amentzako oparietan, aitentzako opariekin alderatuz, %16 gehiago gastatzen omen dugu. Aipatutako webguneko finantza aditua den Salman Haqqi-k iradokitzen duenez, Gabonen osteko murrizketa finantzieroak urtarrilean jaiotakoak apur bat baztertuta uzten ditu opariak jasotzerako garaian. Laburtuz, ez zara zu, besteak dira.