Berri Txarraken azken kontzerturako sarrerak eskuratu nahi? Bada eskuratu azaroko GAZTEZULO!

Berri Txarraken azken kontzerturako sarrerak eskuratu nahi? Bada eskuratu azaroko GAZTEZULO! GAZTEZULOk Berri Txarraken azken kontzertura gonbidatzen zaitu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berri-txarraken-azken-kontzerturako-sarrerak-eskuratu-nahi-bada-eskuratu-azaroko-gaztezulo/@@download/image/211_AZALA.jpg
2019/11/08
GAZTEZULOk Berri Txarraken azken kontzertura gonbidatzen zaitu.
Berri Txarraken azken kontzerturako sarrerak eskuratu nahi? Bada eskuratu azaroko GAZTEZULO!

Azaroak 23an Berri Txarrak taldeak emango duen agurreko kontzertura joateko aukera duzu hilabete honetako GAZTEZULOko 211. alea eskuratuz eta berarekin argazki bat atereaz. Bi aukera dituzu argazkia atera ondoren:

1. aukera: Igo sare sozialetara #gaztezulobtx traola erabiliz eta GAZTEZULO etiketatuz.
2. Aukera: Bidali argazkia 640 12 23 82 whatsapp zenbakira.

Azaroko alea eskuratzeko ere bi modu daude:

1. aukera: GAZTEZULO harpidetza egin, 22 euro soilik dira urtean! Hemen informazio gehiago.
2. aukera: Kioskora joan eta alea erosi. Hemen GAZTEZULO non aurkitu daitekeen informazioa.
3. aukera: Gure webgunean erosi alea. 

 

Gainera, kontzertuko sarrera eduki ala ez, ale berezia prestatu dugu gure irakurleentzat. Ohikoa baino mardulagoa izango da. Bertan Gorka Urbizuri egindako elkarrizketa sakona aurkitzen da, taldeak biran ateratako argazki bilduma esklusiboa eta baita taldekide ohien adierazpenak ere, besteak beste. Galduko duzu?