KOBETAMENDI EUSKAL DOINUZ BETE NAHI DU AHOTSENEAK

KOBETAMENDI EUSKAL DOINUZ BETE NAHI DU AHOTSENEAK Berri Txarrak taldeak uztailaren 14an Kobetamendin eskainiko duen kontzertu bereziaren kari, Ahotseneak ere egitarau berezia antolatu du bertan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kobetamendi-euskal-doinuz-bete-nahi-du-ahotseneak/@@download/image/ahotsenea.jpg
2019/06/04
berria
Berri Txarrak taldeak uztailaren 14an Kobetamendin eskainiko duen kontzertu bereziaren kari, Ahotseneak ere egitarau berezia antolatu du bertan.

Dakizuenez Urbizuren taldearekin batera mundu mailako 15 gonbidatu ariko dira eurekin taula gainean kantuan, baina horren aurretik AHOTSENEAk egitarau oparoa osatzeko asmoa du euskal talde ezberdinak batuz.

Ez ohiko kontzertu hori 21:00etan hasiko da, baina aurretik, 16:30etatik 20:30etara bitarte euskarazko sorkuntza ardatz izango duen egitara oparoa osatzeko asmoa zuen taldeak eta horregatik AHOTSENEAri proposamena luzatu zion. Hauek testigua hartuz talde eta bakarlari ezberdinei deia zabaldu die.

Deialdiaren ezaugarriak
AHOTSENEAk bi oholtza izango ditu: Triangelu karpa eta Basoa. Oholtza bakoitzean lau talde edo bakarlari arituko dira, orotara 8 talde edo bakarlari, eta 30 minutuko kantaldiak izango dira. Haatik, musikari horiek irizpide batzuk jarraitu beharko dituzte bertan parte hartzeko asmotan badabiltza:

  • Euskarazko lana izatea.

  • 2019an diskoa argitaratu izana, formatua edozein delarik ere.

Zortzi talde edo bakarlarik baino gehiagok izan emanez gero hautaketarako honako ezaugarriak lehenetsiko ditu AHOTSENEAk:

  • Generoa: Emakumez osatutako taldeak edota emakumeren bat bederen duen taldea.

  • Lurraldetasuna: Ahalik eta orekatuena izatea lehenetsiko dute.

Izena emateko epea ekainaren 6an irekitzen da 9:00etatik aurrera egitaraua bete arte. Interesatuek honako helbidera idatzi beharko dute: ahotsenea@durangokoazoka.eus