Berri Txarrak taldeak baxu jole berria

Berri Txarrak taldeak baxu jole berria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berri-txarrak-taldeak-baxu-jole-berria/@@download/image/20081094601osteguna2.jpg
2012/12/13
berria
Berri Txarrak taldeak baxu jole berria du dagoeneko. David Gonzalez du izena eta Cobra eta Pi LT bezalako taldeetan aritua da lehenago.

Mikel Lopez "Rubio"-k utzitako hutsunea beteko du aurrerantzean Davidek. Gogoan izango duzuenez, maiatzean utzi zuen taldea Rubiok, "Zertarako amestu" bira bukatu eta gero.

Taldekideek jakitera eman dutenez, kantu berriak egiten ari dira uneotan. Asmoa: datorren urtean estudioan sartu eta seigarren diskoa izango dena grabatzea.