Berri faltsuen aurka egiteko prest?

Berri faltsuen aurka egiteko prest? #OpenGovWeek barruan akzio-plan bat diseinatuko dute parte hartze herritarretik abiatuta. Animatu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berri-faltsuen-aurka-egiteko-prest/@@download/image/F1.large.jpg
2019/03/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

#OpenGovWeek barruan akzio-plan bat diseinatuko dute parte hartze herritarretik abiatuta. Animatu!
Berri faltsuen aurka egiteko prest?

Eusko Jaurlaritzaren parte hartze atariak, irekia.eus-ek, #OpenGovWeek ospatzen den aste honetan, berri faltsuen gutxitze eta saihestearen inguruan hausnartzeko prozesu parte hartzailea aurkeztu du. Prozesu honen helburua, berri faltsuak saihesteko iritzi edota proposamen herritarrak bildu, aurkeztu eta elkarren artean sorturiko akzio-plan bat egitea da, etorkizunean abian jarri asmo duena.

Prozesu parte hartzailea irekia.eus eta osoigo.com atarietan abiatu dute, herritarren proposamen eta iritziak bildu asmotan. Berri faltsuak gutxitu eta saihesteko proposamen eta neurri bilketa digitala etorkizuneko akzio-plan bateratu bat eraikitzeko lehengaia izango da eta martxoaren 13an Bilborock aretoan ospatuko den ekitaldian aurkeztuko dira hauek. Ekitaldia martxoaren 13an 17.30etik aurrera hasiko da Bilborock aretoan (Bilbo). Bertan, herritarren neurri eta proposamenekin batera, kazetari eta adituek proposamenak aztertu eta akzio-planari forma emango diote. Hizlarien artea Pili Kaltzada (Linking Ideas), Dani Álvarez (Eitb), June Fernandez (Pikara magazine) eta Jorge Campañillas (Iurimática Abogados).

Izen-emate epea irekia dago: http://bit.ly/berrifaltsuak

Informazio gehiagorako: xabi@osoigo.com