Berpiztutako aktorea

80ko hamarkadan motordun mutila izan zen. Baina, batez ere, Kim Bassingeren gainean izotz zati batekin jolasean aritu izanagatik dugu gogoan. Orduz geroztik, Mickey Rourkeren ibilbidea gorabeheratsua izan da. Aktore gaiztoaren rola pantailaz bestaldera eraman zuen eta bere agerraldiak urriak izan dira. Badirudi The wrestler filmarekin bide zuzena aurkitu duela eta lan eskaintzak mahai gainean pilatzen hasi zaizkio. Hasteko, Iron Manen bigarren zatian ikusiko dugu, beste mutil gaizto baten alboan: Robert Downey Jr.