“Berpiztuko naiz” ****

“Berpiztuko naiz” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berpiztuko-naiz/@@download/image/itaka_berpiztiko_naiz.jpg
2010/05/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Itaka
107.zenbakia
“Berpiztuko naiz” ****
Geldialdiaren ostean indartsu datoz Itaka zumaiarrak. Stoner doinuetan oinarrituta, ez dute beldurrik metalaren eragin nabarmenak tarteka sartzeko. Inolako konplexurik gabe, Aitorrek ahots erregistro zabala erakusten du: melodia malenkoniatsuetatik, garrasi latzenetara. Anestesiako Ibonen kolaborazioa izan dute Espaziotik kantuan, eta bi abeslarien ahotsak hain ongi uztartu dira ezen zaila baita zein den zein bereiztea. 12 abestiz osatutako disko honekin berpiztu da, bai, Itaka; eta gerra emateko gogoz gainera.