Berpiztu nahi dutenentzako gorputegia

Turkiako Malatya probintzian serioski hartu dituzte gorputegietan berpizten diren hildakoen kasuak, eta halakoak detektatzeko gai den sistema garatu dute. Morge honetako hozkailu bakoitzak alarma bat du barrenean, edozein mugimendu antzeman eta honen berri emateko gai dena. Bestalde, hozkailuek heldulekuak dituzte kanpoan ez ezik barrenean ere, hartara, konorterik gabeko egoeratik edo komatik esnatzen diren ustezko hildakoak beren kabuz atera ahal izango dira gorputegitik.