Berotze globalak 1,5 graduko muga 2035ean eskuratuko du

Horretaz gain, C3Sren datuen arabera, erregistroak daudenetik, pasa den 2022. urtea Europako bigarren urterik beroena izan da eta bosgarren beroena mundu mailan.
Tenperatura errekorrak ondu dira, ez soilik herrialdeka, baita maila globalean ere. Zortzigarrenez jarrian planetaren tenperaturak gradu bat gainditu du. Adituen arabera oso datu kezkagarria da, eta uda honetan joera mantentzen bada, tenperaturek igotzen jarraituko dutela ohartarazi dute. Dirudienez, tenperatura altuak mantendu egingo dira 2023 honetan ere. Adituek ohartarazi dute mende honetan 1,5 graduko tenperatura globala gainditzen bada planetak ondorio lazgarriak pairatuko dituela. Baina zer da benetan berotze globala?
Klima aldaketa eta berotze globala nahastu ohi ditugun kontzeptuak dira. Izan ere, berotze globala klima aldaketak bere gain hartzen dituen alderdietako bat da. Ozeanoaren eta Lur planetako atmosferaren tenperatura igoerari egiten dio erreferentzia. Urtez urte, hauen tenperaturak hazi egin dira.
Izan klima aldaketa edo berotze globala, biak kausa nagusi berdina dute. Gasen igorpen masiboak atmosferan eta Lurraren gainazalean beroa atxikitzen du berotegi efektua sortuz. Horregatik, ezinbestekoa da planetan 1,5 graduko tenperatura hori ez iragatea. Adituen kalkulu berri baten arabera ordea, zifra hori 2035. urteko otsailean eskuratuko dugu.