Beroari aurre egiteko supermerkatuan lo

Beroari aurre egiteko supermerkatuan lo Neurri hau ez dute hegoaldeko herrialdeetan hartu, Finlandian baizik! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beroari-aurre-egiteko-supermerkatuan-lo/@@download/image/1533564649_993682_1533564830_noticia_normal_recorte1.jpg
2018/08/07
berria
Neurri hau ez dute hegoaldeko herrialdeetan hartu, Finlandian baizik!
Beroari aurre egiteko supermerkatuan lo

Uda honetan beroak Europa osoari eragin dio, eta bai, baita iparraldeari ere. Finlandian hilabete osoa daramate 25 graduetatik gorako tenperaturekin; okerrena, ez daudela beroari aurre egiteko prestatuta. Horregatik, K-Supermarket supermerkatu kate finlandiarrak bere ateak ireki ditu gauez, freskatzeko beharra dutenek bertan gaua pasa dezaten.

Ideia zoro eta original hau erdi txantxetan egin zuten, bezeroak dendetako freskotasuna goraipatzen hasi zirenean; proposamenak sekulako arrakasta izan du eta azkenean dendako ehun pertsonako muga jarri behar izan dute. Hemen ere, beharko ote dugu halako neurririk beroaren aurka?