Bernardo Atxaga: "Irakasleak esan zidan berriro Papini aipatzen banuen suspentsoa neukala"

Egileren baten aipua, ideia ilustratzen duen adibidea, hitz bat edo bestearen artean aukera egiteko geldialdia; patxadaz eta dotore janzten du Bernardo Atxagak erantzun bakoitza. 'Xola eta Ameriketako izeba' argitaratu du eta txakur buru tentearen inguruan aritu zaigu idazle asteasuarra, baina baita bestelako hainbat konturi buruz ere.
Gogoak ematen diona egiten duela dio Xolak eta 'rara avis' bat dela esaten diote. 'Rara avis' bat al da gogoak ematen diona egiten duena?
Inguruari erreparatuta erraz ikus daiteke denok ere halako kaiola ikustezin batzuen barruan gaudela. Non antzematen da hori? Ba esate baterako egiaren presentzia gutxian. Familietan, lagun artean eta zer esanik ez gizarte mailan askatasuna balego egia gehiago azalduko litzateke. 'Rara avis' bat da gogoak ematen diona egiten duela dioena? Zuhurra behintzat ez.
Librea dela dio Xolak, baina beldur da bisitan datorren Ameriketako izeba ezezagunak lepotik katea jarriko ote dion. Batzuetan beldurra da kate motzena...
Zalantzarik gabe. Duela mende mordo bat Gonzalo de Berceoren testuan agertzen zen 'Don beldur' oso kontutan hartu beharrekoa da gaurko gizartean, matematikako lengoaian konstantea deitzen zaion horren pareko, nik esango nuke. Neurrigabeko pisua du gure bizitzetan, literaturan Renon nengoela gizarte amerikarraren baitan are nabarmenagoa iruditu zitzaidan hori, eta beste gai potolo batekin lotzen zitzaidan; ustea eta errealitatearen arteko distantzia. Zer izugarrikeria bururatuko litzaizkioke Xolari ezagutzen ez duen pertsona bati buruz?, aritzen nintzen tarteka jolasean. Eta cowboy batzuk ikusi ondoren etorri zitzaidan ispirazioa: zer pentsatuko luke Xolak cowboy bati buruz?
Ikusten da hortik zehar zabiltzanean ere ondoan eramaten duzula Xola.
Pertsonaia nola sortu nuen kontatuko dizut. Bidean etorri naiz pentsatzen zer esan; beti esan nahi dugu zerbait berria eta uste dut hau oraindik kontatu gabe neukala Axun Baltzola ilustratzaileak duela hogei bat urte bidali zidan eskutitz batetik sortu zen Xola. Axunek, oraintsu omenaldia egin diote Madrilen, Erein argitaletxean egiten zuen lan, eta gure giro kulturalean bazuen lagunik: Xabier Lete, Ruper Ordorika eta ni neu ere bai. Emakume kementsua zen, istripu bat izan zuen eta paralisia zeukan, baina baita sekulako kemena ere, eta eskutitzean errieta egiten zidan: "Zu beti hor ipuinak egiten eta netzako ez dezu bate egiten eta ez dezu lotsik eta...". Erantzun nion baneukala pertsonaia bat, azaldu nion gutxi gora behera nolako kontuak izango zituen eta gutunean bertan ipuin bat idatzi nion, gero Xolaren hirugarrena, Xola eta Angelito izango zena. Honekin esan nahi dut zuzenean sortutako zerbait dela. Gutunean, garai hartan gutunak ziren eta ez mezuak, gogo hori neukan eta umore horrekin egin nuen. Enkarguz egitea tokatzen zaizunak ibilbide motzagoa izaten du normalean, denborarekin arrotzagoa suertatzen zaizulako, baina Xola oso nire baitakoa da.
Duela urte batzuk idatzi eta kaxoian utzitako testu bat omen da lan berri honen oinarria. Nolatan egin du orain jauzia kaxoitik idazmahaira?
Gisa honetako lanetan pertsonaia erabakigarria da, nolakoa den pertsonaia halakoa izan behar du istorioak. Idatzitako hura nire irudipenez teknikoki nahikoa ondo zegoen, baina neure buruari esan nion hau ez da Xola, hau ez da Asun Balzolari aurkeztu nion pertsonaia hura... Buruan nahikoa garbi entzun arren kantuan hasi eta ateratzen ez zaizun abesti baten modukoa zen niretzat. Ameriketara egindako bidaian harrapatu nion tonua.
Hamabost urte pasatu dira Xolaren lehen istorioak argitaratu zirenetik. Umetan istorio hauek gustura irakurri zituena koskortuta dago honezkero. Nola irudikatzen duzu lan berriaren aurrean? Ume kontutzat hartuko du agian?
Ez luke horrela hartu behar, eta uste dut ez duela horrela hartuko. Esango nuke kasik poz gehiagorekin hartu dezakeela gaurko pertsona helduak pertsona horrek umetan baino. Nik ezagutzen ditudan Xolaren fan ia denak dira helduak Hau umeena da eta beste hura helduena esatea sinplekeria hutsa da. Hori da antzerkira joan eta esatea bezala hori ez da Lear erregea, hori aktore bat da, Patxi Menendez da!... Edonork ikus dezake errepresentazioa pertsonaia batzuren bidez egiten dela eta horren atzetik beste zerbait dagoela. Roland Barthes-ek esaten zuen pentsonaiak auto baten aurreko kristala bezala direla; zuk begiratu eta aurreko kristala bakarrik ikusten baduzu, ez da hori jauna!
'Obabakoak' eskolan eman zigutenean agindutako lana egiteko lain irakurri nuen; urte pare bat geroago, hainbat abestiren atzean zure letrak ezagutu ondoren, aldiz, goitik behera. Eskolak ondo funtzionatzen al du, zure ustez, alor honetan?
Adinarekin asmatzea garrantzitsua iruditzen zait. Esan berri dudan bezala, pertsona heldu bat has daiteke sehaska kantu bat irakurtzen eta Parisko azken nobedadearekin jarraitu. Baina hamahiru urte dituenari ezin zaio Obabakoak irakurtzeko agindu. Ez dakit, ez da erraza Uste dut urgentea dela azterketa serio bat egitea gai honen inguruan. Eskola eta irakurketa. Eta ez azterketa teorikoa, praktikoa baizik. AEBetan Komite Federalak egiten du hori eta izugarri ondo funtzionatzen du.
Gazte literaturako proiekturik ba al duzu eskuartean?
Badaukat buruan ideia bat baina ez da epe motzerako zerbait. Izan ere gazte literaturak menderatzeko dezenteko lana eskatzen du. Xolarekin adibidez,
dimentsioak txikiagoak direnez, parkera atera eta jarrai dezaket pentsatzen. Gazte literaturako liburu batek, ordea, apunte pilo bat errepasatzea eskatzen dizu.
Batxilergo garaian 'Fedor' deitzen omen zizuten ikaskideek.
Institutu garairako irakurle itsua nintzen eta ez nuen irakurri besterik egiten. Fedor Dowstoyevsky erabat miresten nuen, eta horregatik jarri zidaten ezizena Gogoratzen naiz azterketa bezperetan etxean beti ikasten beharrean nobelaren bat irakurtzen harrapatzen nindutela. Alegia, irakurle askori gertatzen zaion bezala, Quijotearen irudia hor dago, burua pixka bat hartuta neukala
Zein ziren gaztetan gehien markatu zintuzten liburuak?
Literatura errusiarra eta baita ere nobela poliziakoa. Eta Giovani Papini. Gogoratzen naiz filosofiako irakasleak esan zidala azterketaren batean Papini berriro aipatzen banuen suspenditu egingo zidala. Inpresio handia egin zidan egile honek, oso ezberdina iruditzen zitzaidan. Pixka bat geroxeago, hemezortzi urterekin-edo, Bertol Brech niretzat erabakiorra izan zen. Bai bere antzerkia, eta baita bere poema eta kantuak ere, Poemas y canciones zuen izena erdaraz liburuak.
Irakurtzen al dituzu oraindik orduko haiek?
Duela gutxi irakurri ditut Papiniren Gog eta Liburu beltza. Orain ikusi egiten dizkiot atzetik dauzkan trukoak, nolabait esatearren, baina hala ere ikusgarria iruditzen zait. Istorio iluneko idazle bat da, faxismoarekin nahastuta ere ibili zen bere garaian, eta nahikoa ahaztua dago egun, baina idazkera berezi-berezia dauka.. Da 'freaky' bat esango litzatekeena gaur egun, erabat 'out off'. Liburu onak ez du garairik eta ezta adinik ere. Bertol Brechen Garai txarrak lirikarako zenbat aldiz errepikatzen den eta errepikatzen den; musikan, telebistan... Ingurua etengabeko mugimenduan dago, errealitatea beti ari zaizu eskean, eta norberak ere aldaketak izaten ditu urteen joanarekin. Baina literatura onak ondo eusten dio honi guztiari.
Bilbon Ekonomia ikasi zenuen eta banketxe batean lanean hasi ere bai. Bulegoan harrapatuta gelditzearen beldurrak sekulako indarrak eman omen zizkizun idazle izateko.
Ez noa argirantz, iluntasunetik ihesi baizik. Pintore alemaniar batek esaten zuen. Oso gaizki pasatzen nuen, ezin nuen sofritu, ez nuen nire burua hor ikusten... Institutu batean irakasle ere aritu nintzen baina ezin nuen lan harekin ere, ezin nuen; orain gure umeek esaten duten bezala "hil" egiten nintzen. Iluntasun horrek indar handia ematen dizu idazteko, ez duzulako itzuli nahi. Pozarren utzi nituen bestelako lan horiek bada, eta ez dut behin ere damurik izan. Alderantziz, erakutsitako kemena gustatzen zait. Idazle izatetik bizitzeko erabakia ez da inoiz erraza izango, baina garai hartan, 70eko hamarkadan are konplikatuagoa zen. Gaur badaude euskal literaturaz diharduten irratiak, telebistak, hitzaldiak, artikuluak eta abar, baina garai hartan ez zegoen ezer. Haur literatura izan zen nire irtenbidea, eta baita itzulpenak ere. Ezagutzen ez nituen hizkuntzetatik ere egiten nituen itzulpenak urte haietan. Katalogo pila bat itzuli nuen katalanetik euskarara eta justu-justu ulertzen nuen.
Zer da artean gazte eta berde zinen garai haietatik inolaz ere galdu nahi ez zenukeena?
Gogoa. Gauzak egiteko gogo hori. Gogo handia denean entusiasmoa esaten zaio, eta guk gogo handia geneukan. Ez dut galdu eta ez dut uste galduko dudanik.
Txakur konturik ez dute falta idazle Asteasuarraren etxean. Xolaz gain, Markoni eta Bambulo ere sortu izan ditu. Egia esan Bambulo Markoniren jarraipen bat da, beraz, lehengusu propioak dira gauza bera ez baldin badira. Agian, diferentzia bat egitearren esan daiteke Markonik, BBK-ko agendarako sortu nuenez, izaera bilbotar markatuagoa daukala; munduko txakurrik jakintsuenetariko bat naiz esplikatzen du Atxagak.
Txakurrek eta euren nagusiek nolabaiteko antza izan ohi dutela esaten da. Berak Xola ikusten du bere antzekoena. Xolak daukan tente puntu hori izan dezaket batzutan nik ere. Eta norbere ustea eta errealitatearen artean gertatzen zaion desfase hori ere bai. Bizitza osoan zehar gertatu izan zait hori; Paulo bezala etengabe erori naiz zalditik.
Bata bestearengandik ezberdinak izan arren, badute loturarik euren artean ere; Mikel Valverde da hiru kasuetan marrazkilaria. Nire jarrera beti izan da ahal dela hurbileko jendearekin lan egitea. Mikel auzokoa nuen, Adurzakoa, elkar ikusten genuen han eta hemen, banekien Andres izeneko errinozeronte baten kontuak marrazten zituela, oso politak, eta horrela sortu zen kontatzen du. Hiruak arratoi zakurrak dira, eta hiruak zuriskak. Kolorearena hain zuzen ere Mikelen kontua da. Nik beserrian eduki genuen zakur beltz bat neukan buruan Xolarekin hasi ginenean. Baina berak esan zidan pertsonaiari espresioa emateko bekainak funtsezkoak direla, eta bekainak ikusteko txakurrak zuriska izan behar zuela. Baserriko lehen txakur hari buruz ere galdetu diogu. Sekulako grazia egiten zidan beldurtzen zenean armairu barruan ezkutatzen baitzen. Oso keinu humanoa iruditzen zitzaidan kontatzen du.

Atxagaren txakurrak