Bermeoko Arrantzaleen Museoak 75.urteurrena ospatuko du ostiralean
Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen Arrantzaleen Museoak 75. urteurrena ospatuko du ostiralean, hilak 18, Bermeon. Itsasoa, dantza tradizionala, antzerkia, musika eta historia uztartuko dituzten jarduerak antolatu dituzte.
Jardunaldia 12:00etan hasiko da, Alkartasuna Dantza Taldearekin, Bermeoko Torrontero plazan. Ondoren, erakusketa iraunkorra ikusteko bisita gidatua egingo da.
Arratsaldean, 20:00etan, 'Soinuak haizean' taldeak Itsasoa laino dago ikuskizuna eskainiko du, itsasoko emakumeen bizitza gogorrari buruzko istorioa. Gauez Ercilla Dorrearen aurrealdea argiztatuko da, eta urtemugaren asteburu osoan museoko sarrera doakoa izango da.

Urtean zehar, Arrantzaleen Museoak programazio zabala antolatu du urteurrena ospatzeko, tartean hitzaldi zikloa, erakusketak, ikuskizunak eta haurrentzako tailerrak.
Bizkaiko Foru Aldundiaren datuen arabera, Arrantzaleen Museoak, 75 urteotan, berrehun eta berrogeita hamar bisita gidatu baino gehiago eta milioi bat bisitari inguru izan dituzten ekintzak izan ditu.
