Bermeo, jaietan

Bermeo, jaietan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bermeo-jaietan/@@download/image/2010933532Xabinaitor.jpeg
2012/12/13
berria
Bermeo, jaietan
Igandean hasiko dira Bermeoko jaiak eta hilaren 15ean bukatuko dira. Besteak beste, Gosek-hilak 8, eguaztena-,  Macacok-hilak 10, barikua- eta Ruper Ordorikak-hilak 15, eguaztena- joko dute eta beste hainbat jarduera egingo dituzte.





Festetako lehen egunean herri kirol erakustaldia eta idi probak egingo dituzte; martitzenean, hilak 7, Itsasoko Eguna izango da eta bandera jasoko dute eta eguena, hilak 9, Arrantzaleen Eguna izango da. Musika eta dantza ez dira faltako. Ezta bertso saio dotorerik ere. Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Miren Amurizak, Amets Arzallusek, Igor Elortzak eta Estitxu Arozenak botako dituzte bertsoak hilaren 12an,domeka  Gorringo taldeak, bestalde, Xabinaitor antzezlan arrakastatxua eramango du Kafe Antzokira hilaren 14an, martitzena.