Berlingo techno eszena UNESCOren ondasun kultural immaterialen zerrendan sartu da
Kultura immaterialen zerrenda 2003an sortu zen bizitzen diren adierazpen kulturalak babestu eta gordetzeko helbuarekin. Zerrenda honetan daude musika, sinesmenak, artisauak edota mundu osoan zehar egiten diren komunitate bilkurak.
Alemaniako hiriburua ezaguna da bere techno klubengatik. Hauek 90. hamarkada hasieran sortu ziren eta Berlingo hormaren erorketaren ondorengo erresilentzia eta baikortasunaren sinbolo bilakatu ziren.
Alta, berriki, gaueko bizitza honek zenbait mehatxu pairatu ditu, batez ere Covid-19aren pandemiaren ostean. Kostuak igo egin dira eta soldatak geratu. Rave the Planet deitutako irabazi asmorik gabeko erakundeak Berlinego technoa UNESCOren zati bilakatzeko kanpaina burutu zuen 2022-23 artean. “Zorionak Berlingo technoaren sortzaile kultural guztiei” esan dute sare sozialetan. “Zedarri hau garrantzitsua da kulturarentzat eta gure poza hitzetatik haratago doa”.
“UNESCOren erabakiak kluben kultura zerbait baliotsua dela hautematen lagunduko digu. Izan ere, operak, antzokiak eta kontzertu lekuak aspalditik daude onartuak kulturaren zati bezala, musika klubek ordea errekonozimendu horregatik borrokatu beharra dute, nahiz eta ez den zalantzarik, kulturaren zati dira” gehitu dute.
UNESCOren Kultura Ondare izateagatik Berlingo klubek finantzaketa gehiago eskuratu ahal izango dute eta baita gobernuaren babesa ere.
