Berlingo Nazioarteko Zinemaldian lehen aldiz, sariak modu neutralean definituko dira

"Lehen aldiz, generoari dagokionez, modu neutralean banatuko dira sariak. Gizonezko aktore onenaren eta emakumezko aktore onenaren sarien ordez, Zilarrezko Hartz bat emango zaio lehen mailako aktore onenari, eta Zilarrezko beste Hartz bat bigarren mailako aktore onenari ", jakinarazi du jaialdiak ohar batean. Alegia, aktore onenaren eta antzeztaldeko aktorearen saria emango dituzte, eta ez dute emakumeen eta gizonen arteko bereizketarik egingo. “Erabaki honek kontzientzia handiagoa dakar, zinematografiaren industrian generoari ematen zaion trataeraz”, azaldu dute Mariette Rissenbeek eta Carlo Chatrian Berlinaleko zuzendariek.
Gainera, antolatzaileek baieztatu dutenez, edizioa presentziala izango da, eta European Film Market (EFM) merkatu tradizionala eredu hibrido baten bidez egingo da (aurkezpen fisiko eta birtualak uztartuko dituena). Jaialdia eta merkatua otsailaren 11tik 21era ospatuko dira, eta une horretan aplikatu beharreko arau eta baldintzen arabera egingo dira, "Gonbidatu guztientzat ahalik eta segurtasun handiena bermatuz". "Jaialdiaren egituran izango diren doikuntzak, filmen programazioa eta gonbidatutako filmen kopurua, datozen asteetan zehaztuko ditu zuzendaritzak", gaineratu dute.