Berlingo gaueko bizitza ez da normalitatera itzuliko 2022ko amaierara arte

Berlingo gaueko bizitza ez da normalitatera itzuliko 2022ko amaierara arte Honela adierazi du hiriko kluben komisioko presidenteak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berlingo-gaueko-bizitza-ez-da-normalitatera-itzuliko-2022ko-amaierara-arte/@@download/image/SchwuZ-Gayclub.jpg
2021/02/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Honela adierazi du hiriko kluben komisioko presidenteak.
Berlingo gaueko bizitza ez da normalitatera itzuliko 2022ko amaierara arte

Pamela Schobeß, Berlineko kluben komisioko presidentea da eta adierazi duenez hiriko gaueko bizitza ez da normalitatera itzuliko 2022. urteko bukaerara arte. Schobeß-ek adierazi duenez: klubak izan ziren lehenengoak ixten eta azkenak izango dira euren ateak irekitzen. Zuzendariak gehitu du, honelako aretoen jabeek laguntza ekonomikoak beharko dituztela trantsizioa gauzatzeko. Oraingoz, emandako laguntzek areto hauen biziraupena bermatzen duten 2021eko ekainera arte. Ordutik aurrera beraiekin geratuko dena misterio handi bat da. 

Diskurtso beretik doa Friedrichshain klubeko ordezkaria ere: 2021ak ez dakar 2020ak baino gauza hoberik. Beraz, ez da dantzaldirik espero aurten ere, oro har, Europako hirietan, COVID-19arekin jendeak hiltzen jarraitzen duen bitartean. 

Lagin esanguratsua da Berlineko hau, gurean ere egoera oso antzekoa baita. Gure aretoek egoera itogarria bizi dute, eta gaueko jarduerak ezinezkoak izateaz gain, ezin da horietan erabateko segurtasunik bermatu. Etxeratze-aginduak, edukiera murrizketak, barraren ezabatzea... Kontzertuetako antzokiak eta gaueko kultura, oro har, hil egingo da administrazioek laguntza zuzenak ez badituzte lehenesten. Alemanian bederen, laguntza horiek iristen ari dira, gurean ezin esan berdina gertatzen ari denik.