Berlinen alokairuen prezioak mugatuko dituzte

Berlinen alokairuen prezioak mugatuko dituzte Akordiora iristea lortu dute, eta metro koadroa ezingo du 9,8 euro baino altuagoa izan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berlinen-alokairuen-prezioak-mugatuko-dituzte/@@download/image/5286585.jpeg
2019/10/25
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Akordiora iristea lortu dute, eta metro koadroa ezingo du 9,8 euro baino altuagoa izan.
Berlinen alokairuen prezioak mugatuko dituzte

Ez da erraza izan, baina Berlingo alderdi politikoak ados jarri dira alokairua mugatzeko. Hala, hemendik aurrera neurri zorrotzak jarriko dituzte martxan, azken urtetako igoera jasanezinei aurre egiteko. Neurri horiei esker, Berlingo biztanleek alokairu duinak eskuratzeko aukera izango dute; hain zuzen, egun garestiagoa da Bilboko edota Donostiako alokairu bat Alemaniako hiriburuan topatu daitekeena baino. Hauek dira neurriak:

  • Alokairuen egungo prezioak berehala izoztea eta 2020tik hasita bost urtez hala mantentzea.
  • 2022tik aurrera, alokaituak soilik %1.3 igo ahalko dira, beti ere, KPI-arekin (kontsumoko prezioen indizea) bat eginez.
  • Lege berriak Berlingo 1.5 milioi etxebizitzei eragingo die, baina kanpoan geldituko dira beste 400.000 etxe; etxebizitza publikoak (beren neurri propioak dituzte) eta 2014tik aurrera eraikitako etxeak. 
  • Neurri berriaren arabera, metro koadroko gehienez 9.8 euroko prezioa ezarri ahalko da. 
  • Neurriak betetzen ez dituzten alokairuak penalizatuko dituzte; hala, bizi direnek etxearen jabea salatu ahalko dute adostutako prezioa baino %20 gehiago kobratzen badio. 
  • Etxebizitza beralokatzerakoan, jabeak ezingo du prezioa igo. Hare gehiago, beharbada jaitsi egin beharko du, aurreko prezioak legedia ez badu betetzen. Udaletxeak alokairu guztien prezioak erregistratuko ditu. 
  • Etxean obrak egiten badira ere, prezioaren igoera justifikatu beharko dute jabeek. Hala, etxea berritzeagatik soilik euro bat igo ahalko dute metro koadroko. 
  • Bizilagunek kalkulagailu digital bat izango dute beren alokairua kalkukatzeko. 
  • Udalak 250 langile berri kontratatuko ditu neurri berriak betetzen direla ziurtatzeko eta segurtasuna bermatzeko.