Berlineko igerileku publikoetan emakumeek "topless" egin ahalko dute

Berlineko igerileku publikoetan emakumeek "topless" egin ahalko dute Berlineko emakumezko bainulariek laster Alemaniako hiriburuko igerileku publikoetan "topless"-a egiteko aukera izango dute hiriko agintarien ebazpen bat dela eta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berlineko-igerileku-publikoetan-emakumeek-topless-egitea-baimendu-da/@@download/image/5fa534e529c5f.jpeg
2023/03/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Berlineko emakumezko bainulariek laster Alemaniako hiriburuko igerileku publikoetan "topless"-a egiteko aukera izango dute hiriko agintarien ebazpen bat dela eta.
Berlineko igerileku publikoetan emakumeek "topless" egin ahalko dute

Ebazpena emakume baten demanda baten ondoren etorri da. Emakumea kanporatua izan zen aire zabaleko igerileku batetik, bularra agerian, eguzkia hartzen ari zelako. Agintariek ebatzi dute emakumea diskriminazio baten biktima izan dela eta erabaki dute Berlineko igerilekuak bisitatzen dituen pertsona orok topless egiteko eskubidea izango duela.

Erabakiak onarpena izan du Freikörperkultur aldezkarien artean. Kontzeptua gorputz askeko kultura moduan itzuli liteke. 

Alemaniara bidaiatzen duten atzerritarrak sarritan geratu ohi dira txundituta alemaniarrak aintziretan, parkeetan edo saunetan biluzik ikustean. Herrialde honek, ordea, zenbait leku publikotan biluztasuna onartzen du eta osasuntsua dela ere aldarrikatzen dute.